ISTORIOA

Ehun urtetik gorako Klubaren hasierak


Kluba

1913 urtean sortu zen eta Bizkaiko Futbol Federazioko kide egin zen 1921ean. 2008 urtetik aurrera hiltegi zaharra kokatzen zen lekuan jokatzen du, Zorrotzako Polikiroldegian (belar artifiziala). Hirugarren Mailako partaide izan zen sei denboraldiz, IV Multzoan. Gaur egun Bizkaiko Hirugarren Mailako (3ª Regional) 1. Multzoan parte hartzen du.

Uniformea

Bere uniformea kamiseta morea, galtza zuria eta galtzerdi moreak da. Argazki zaharretan ekipamendu zuriak galtza beltzarekin ikus daitezke. Egia esatera, inongo zale beteranorik ez du gogoratzen zergatik aukeratu zen kolore morea. Hala ere, herriarekiko identifikazioa halakoa da. Zorrotzako Mikel Deunaren jaietako jai-zapiak moreak direnez, Clubaren koloreak gure herriko sinbolo izatera pasatu dira.

Ezkutua

Bilboko talde on bezala, ezkutuan, San Antón Zubia, (Bilbao hiriko ezkutuan agertzen den zubia) funts morearen gainean lotutako inizialekin batera ikus daiteke. Ezkutu hau 60 urteetatik 2013 urtera erabili zen. Urte horretatik aurrera Ehun Urtetik Gorako ezkutua, gaurkoa, erabiltzen hasi zen. Lehen, beste ikur askoz errazago bat erabili zuen: banderatxo bat edo ikur angeluzuzen more bat biribil zuri batekin ZFC letrak barruan zeuzkana.

Egoitza

Orain dela urte batzuetatik egoitza "Zorrotza" tabernan dago, Fray Juan kalean, 8 zenbakian, herriko kale nagusietako batean. Lokala museo txiki eta sinpatiko bat da zorrotzar parrokiaren oroipenez beteta.

Ereserkia

Ereserkia 90 urteetakoa da, nahiz eta talde moreari buruzko herri kantak edo eta Sporting de Lutxana ala Larramendirekiko lehiei buruzkoak beti egon.


Hasierak: "La Punta"tik Basabera (1917-1964)

Hasieran bere ibilbidea irregularra izan zen Bizkaiko mailetan jolastuz 1936 urtera arte. 1917 urtetik 1936 urtera Clubak "La Punta de Zorrotza"n, Kadagua ibaia eta Bilboko Itsasadarra batzen diren tokian, lur bat erabiltzen zuen. Etimologikoki, euskaraz Zorrotza hitzak "punta" esan nahi du. 1936 urtean Clubak Gerra Zibilaren ondorioz lehiaketari uzten dio eta ez du berriro parte hartzen 1942 urtera arte, bere lehendakaria, Jesús Marquésen eskutik. Arazo nagusia zen "La Punta" zelaia ez zegoela jokatzeko prest jadanik eta horrexagaitik mailegutako lur batzuetan jokatzea beharrezkoa izan zen, normalean gaur egun desagertu diren "Basabe" (Gurutzeta-Barakaldo) edo "Etxezuri" zelaietan. Klubak Bizkaiko 2. Mailan jokatzen zuen normalean, nahiz eta 1. Mailan ere jokatzea lortu noizbehinka. 1964 urtean "La Base" edo "Campo del Zorroza" zelaia inauguratu zen 2008 urtera arte erabiliz. Gaur egun zelai horretan guztiz ezinezkoa da futbolean jolastea.