2017 KORRIKA 

2017 urte honetan, ohikoa den bezala, Clubak Korrika 20an parte hartu zuen AEKk euskera bultzatzeko egiten duen lasterketari laguntzeko asmoz. Herrian zehar egin zen kilometro bateko ibilbidean lekukoa eramateko arduraduna, Ros, lehen taldeko kidea, izan zen, beste taldekide batzuekin batera. Oso esperientzia positiboa izan zen eta 2018an berriro ekitaldi haundi honetan parte hartzea espero dugu.