2017 / 2018 DENBORALDIA

Iazko denboraldian Clubak Zorrotza FC Futbol Eskola abiarazi zuen, hemendik aurrera gure berezko "Lezama" bihurtzeko asmoarekin jaiotzen den proiektu ilusionantea.

Mikel Diez Camba (Gallego) eta Gorka Morte, Zorrotza Futbol Clubeko jokalari ohien idea da, Alfonso De Diego (Fito) Clubeko Zuzendaritza taldeko partaidearekin batera.

Horrela, Ibai eta Iraitzen Zuzendaritza Teknikoaren eskutik, Eskolak adin txikiko jokalari heziketan espezializatutako monitore talde batekin lan egiten du, hau guztia giro euskaldun batean.

Denboraldi honetan Benjamin talde bakar batekin (2008-2009 jaiotakoak) hasi da Eskola. Talde hau Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako liga batean parte hartzen ari da. "Multikirola" aktibitatea ere Zorrotzako eskoleetan (Fray Juan eta Zazpi Landa) eta Burtzeñako Nuestra Señora del Rosario eskolan eskeintzen ari da.Oso esperientzia positibotzat hartu da. Horretaz gain, pasa den Gabonetan Campus bat antolatu zen, oso onarpen onarekin. Horrexeagatik hurrengo Aste Santurako beste Campus bat izango da martxan.

Hurrengo denboraldirako (2018-2019) Benjamin eta PreBenjamin taldeak antolatzeko asmoa daukagu Alevin taldearekin batera, hauxe da, 2007-2012 bitartean jaiotako haurrak.

Izena emateko epea zabalik badago.

Elkar ikustea espero dugu!!!

Animatu zaitezte!!!